IDAZMENA (JARRAIBIDE-TESTUA)
Unitate honetan emozioen inguruan aritu gara. Aztertu zure emozioak (poza, maitasuna, gorrotoa, beldurra...). Zeinek egiten dizu kalte?
Idatzi emozio txar hori uxatzeko errezeta testuliburuko 12. orrialdean irakurritako testuen estiloari jarraituz.
Bete beharreko baldintzak:
- Luzera: 6 lerroko paragrafo bat + jarraibideen zerrenda.
- Epea: irailaren 21ean, asteazkena, gaueko 24:00etan bukatuko da.
- Nola aurkeztu: Dokumentua nirekin Driven partekatu. OHARRA: Oraindik kontua berreskuratu ez dutenek lana inprimatu eta eskura eman beharko didate irailaren 22ko saioan. EZ DUT ESKUZ EGINDAKO IDAZLANIK JASOKO.
Urratsak:
- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu EBALUAZIO IRIZPIDEAK eta eskatutako BALDINTZAK betetzen dituela.
Luberrin kontu-kontari
Hauxe da egingo dituzuen lanen nondik norakoak azaldu eta zuen ekoizpenak plazaratzeko Euskara eta euskal literatura ikasgaian erabiliko dugun bloga. Ez ahaztu bertan 1DBH eta 2DBHkoak diren kontuak tartekaturik agertuko direla.
2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena
2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
MINTZA: MITOLOGIA (DBH2)
KONDAIRETAKO PERTSONAIAK
Ataza: Egokitu zaizuen pertsonaiari
buruzko ahozko aurkezpena.
Aurkezpenaren edukia:
- Aurkezpen orokorra: gizona/ emakumea edota bestelako izakia (animalia); bizilekua.
- Deskribapena: fisikoa eta psikologikoa (nolako izaera duen).
- Berezitasunak: noiz agertzen den, zer egiten duen, zein den bere helburua...
Aurkezpenak bete beharreko baldintzak:
- Diapositiba kopurua: 7 (Ikus eredua Driven)
- Ez paragraforik, ez esaldi osorik.
- Atal bakoitzeko 4 ideia. Ondorioetan 3.
- Begiratu blogean ahozko aurkezpenak ebaluatzeko irizpideak.
Epea: Lana klasean egingo duzue. Saio
eta erdi izango duzue horretarako.
Aurkezpenak: otsailaren 23an,
asteartea, bikoizketa orduan.
Diapositibak: nire Gmail helbidera bidali.
Aupa, hi! Aspaldiko! (DBH1)
LAGUNARTEKO ELKARRIZKETA
Binaka,
lagun arteko elkarrizketa bat idatziko duzue gero klasearen aurrean
antzezteko.
Abiapuntua
hauxe izango da: zuetako bat Donostiara euskara hobetzera etorri den
euskaldun berria izango da, zuek erabaki nondik etorria; bestea,
euskaldun berria bere etxean jaso duena, bertakoa.
Nahi
duzuen egoera asmatu eta sortu bien arteko elkarrizketa.
Kontuan
izan beharrekoak:
-
Elkarrizketa informalen ezaugarriak bete behar ditu (ikus 94.
or.).
-
Umorezkoa izan behar du.
-
Luzera: orrialde bat.
- Lana
Driven sortu eta nirekin partekatuko duzue.
-
Honakoak bildu behar ditu:
- Esamoldeak: gutxienez bi. Adib.: Ederra egin dugu!
- Atsotitz bat. Adib.: Gustuko tokian, aldaparik ez.
- Interjekzioak: gutxienez hiru. Adib.: Auskalo!
- Irudizko esanahia duten pare bat perpaus (ikus 142. or.). Adib.: Orain ere izarrei begira?
2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
BAZEN BEHIN... (DBH2)
MINTZAMENA
Oraingo
honetan ipuin baten kontaketa egin eta grabatu beharko duzue: M.
Lekuonak bildutako ANIMALIA ETA LANDAREAK HIZKETAN ipuin
herrikoia.
Urratsak:
- Gogoratu klasean ipuinen ahozko ezaugarrien inguruan esandakoak.
- Kontuan izan ahots gora irakurtzeko kontrol zerrenda.
- Ipuina hainbat bider irakurri eta barneratu.
- Entseatu: grabatu, entzun eta zuzendu zeure burua.
- Mugikorreko ahotsa grabatzeko aukera edo argazki kamara digitala erabiliz elkarrizketa grabatu.
GU ERE KAZETARI! (DBH1)
MINTZAMENA
** OHARRA: Hau guztia egiteko klasean banatutako txostenera jo. Txostena Driven ere aurkituko duzue, "Nirekin partekatutakoak" atalean.
Hemen dituzue, eredu gisa, klasean aztertu ditugun bi elkarrizketak:
Gabonetako
oporretan euskaraz ondo moldatzen den norbait
elkarrizketatuko duzue. Aitona edo amona bada eta euskalkian hitz
egiten badu, hobe. Bestela, interesgarria den zerbait kontatzeko duen edonor izan daiteke.
- Galderak prestatzeko kontrol zerrenda ondo irakurri.
- Elkarrizketaren zirriborroa bete: sarrera, gorputza (lau azpigai eta bakoitzaren barruan bina galdera) eta amaiera.
- Mugikorreko ahotsa grabatzeko aukera edo argazki kamara digitala erabiliz elkarrizketa grabatu.
- Ez ahaztu elkarrizketatuari argazkia ateratzea.
** OHARRA: Hau guztia egiteko klasean banatutako txostenera jo. Txostena Driven ere aurkituko duzue, "Nirekin partekatutakoak" atalean.
Elkarrizketaren luzera: 2 eta 3 minutu artean.
Noizko? Urtarrilaren 8rako.
1.
elkarrizketa: Roxita
Azurzari elkarrizketa.
2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna
IKASKIDEARI GABONETAKO GUTUNA (DBH1)
IDAZMENA
Gabonak gainean ditugula eta, zuen ikaskide bati gutuna idatziko diozue urte berria zoriondu eta gabonetako oporretarako dituzun planen berri emateko. Zuzenketa lana egin ondoren, irakasleak jaso, zozketaz gutun bakoitzari hartzaile bat egokitu eta postaz bidaliko ditu. Ea norena jasotzen duzuen?
Idazlanaren luzera: 100 hitz.
Gutunaren mamian azaldu beharrekoak:
- Oporrak hartzeko egun gutxi falta direla, nola sentitzen zaren: oporretarako dituzun espektatibak.
- Gabonetan zer egingo duzun. Ez "enrollatu", bereziena bakarrik kontatu.
- Urte berria zoriondu.
Urratsak:
- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu eskatutako baldintzak betetzen dituela.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea
IDAZ (DBH1): Medikuarenean
BiƱetak aztertu ondoren, idatzi bertan kontatzen den istorioa.
Ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta idatzitakoa birpasatzea.
Ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta idatzitakoa birpasatzea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)