2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

EMOZIO KALTEGARRIAK UXATZEKO ERREMEDIOA

IDAZMENA (JARRAIBIDE-TESTUA)

Unitate honetan emozioen inguruan aritu gara. Aztertu zure emozioak (poza, maitasuna, gorrotoa, beldurra...). Zeinek egiten dizu kalte

Idatzi emozio txar hori uxatzeko errezeta testuliburuko 12. orrialdean irakurritako testuen estiloari jarraituz.

Bete beharreko baldintzak

- Luzera: 6 lerroko paragrafo bat + jarraibideen zerrenda.

- Epea: irailaren 21ean, asteazkena, gaueko 24:00etan bukatuko da. 

- Nola aurkeztu: Dokumentua nirekin Driven partekatu. OHARRA: Oraindik kontua berreskuratu ez dutenek lana inprimatu eta eskura eman beharko didate irailaren 22ko saioan. EZ DUT ESKUZ EGINDAKO IDAZLANIK JASOKO.

Urratsak:

- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu EBALUAZIO IRIZPIDEAK eta eskatutako BALDINTZAK betetzen dituela.

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

MINTZA: MITOLOGIA (DBH2)


KONDAIRETAKO PERTSONAIAK

Ataza: Egokitu zaizuen pertsonaiari buruzko ahozko aurkezpena.

Aurkezpenaren edukia:

    • Aurkezpen orokorra: gizona/ emakumea edota bestelako izakia (animalia); bizilekua.
    • Deskribapena: fisikoa eta psikologikoa (nolako izaera duen).
    • Berezitasunak: noiz agertzen den, zer egiten duen, zein den bere helburua...

Aurkezpenak bete beharreko baldintzak:

    • Diapositiba kopurua: 7 (Ikus eredua Driven)
    • Ez paragraforik, ez esaldi osorik.
    • Atal bakoitzeko 4 ideia. Ondorioetan 3.
    • Begiratu blogean ahozko aurkezpenak ebaluatzeko irizpideak.


Epea: Lana klasean egingo duzue. Saio eta erdi izango duzue horretarako.

Aurkezpenak: otsailaren 23an, asteartea, bikoizketa orduan.

Diapositibak: nire Gmail helbidera bidali.

Aupa, hi! Aspaldiko! (DBH1)

LAGUNARTEKO ELKARRIZKETA



Binaka, lagun arteko elkarrizketa bat idatziko duzue gero klasearen aurrean antzezteko.

Abiapuntua hauxe izango da: zuetako bat Donostiara euskara hobetzera etorri den euskaldun berria izango da, zuek erabaki nondik etorria; bestea, euskaldun berria bere etxean jaso duena, bertakoa.



Nahi duzuen egoera asmatu eta sortu bien arteko elkarrizketa.



Kontuan izan beharrekoak:



- Elkarrizketa informalen ezaugarriak bete behar ditu (ikus 94. or.).


- Umorezkoa izan behar du.


- Luzera: orrialde bat.


- Lana Driven sortu eta nirekin partekatuko duzue. 


- Honakoak bildu behar ditu: 


  • Esamoldeak: gutxienez bi. Adib.: Ederra egin dugu!

  • Atsotitz bat. Adib.: Gustuko tokian, aldaparik ez.


  • Irudizko esanahia duten pare bat perpaus (ikus 142. or.). Adib.: Orain ere izarrei begira?