IDAZMENA (JARRAIBIDE-TESTUA)
Unitate honetan emozioen inguruan aritu gara. Aztertu zure emozioak (poza, maitasuna, gorrotoa, beldurra...). Zeinek egiten dizu kalte?
Idatzi emozio txar hori uxatzeko errezeta testuliburuko 12. orrialdean irakurritako testuen estiloari jarraituz.
Bete beharreko baldintzak:
- Luzera: 6 lerroko paragrafo bat + jarraibideen zerrenda.
- Epea: irailaren 21ean, asteazkena, gaueko 24:00etan bukatuko da.
- Nola aurkeztu: Dokumentua nirekin Driven partekatu. OHARRA: Oraindik kontua berreskuratu ez dutenek lana inprimatu eta eskura eman beharko didate irailaren 22ko saioan. EZ DUT ESKUZ EGINDAKO IDAZLANIK JASOKO.
Urratsak:
- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu EBALUAZIO IRIZPIDEAK eta eskatutako BALDINTZAK betetzen dituela.