2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

A ZER NOLAKO ALDAKETA! (DBH2)


IDAZMENA

Oroitzen al duzu iaz ikastetxera etorri zineneko lehen eguna? Urduritasuna, zirrara, kezkak, beldurrak... Ziur zuk ere halakoak sentituko zenituela.

Ikasturte honetan, berriz, DBHko 2. maila egiten ari zara eta dagoeneko asko dakizu hainbat gairi buruz. Hori dela eta, DBHko 1. mailako ikasleei gutuna idazteko eskatuko dizuegu, DBHn egotea nolakoa den kontatzeko.

- Idazlanaren luzera: 120 hitz.

- Bertan azaldu beharrekoak:
    • Zenbat ikasle dauden ikastetxean gutxi-gorabehera.
    • Ikasgaiak (zenbat, irakasle kopurua, zailtasun maila...)
    • Ordutegia (sartzeko ordua, ordutegi jarraia/ zatitua noiz, saio kopurua...)
    • LHren eta DBHren arteko ezberdintasunak.
    • Ikastetxeko espazio bereziak (liburutegia, jantokia, jolastokia, laborategia...)

- Eman beharreko urratsak:
  • Idazlanaren zirriborroa prestatu.
  • Idatzitakoa berrirakurri eta behar diren aldaketa edo hobekuntzak gehitu.
Oharra: ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta izen-abizenak eta gela idaztea.



GONBIDATUTA ZAUDETE! (DBH1)


IDAZMENA

Uda bukatzear da eta ikasturte berria lanerako gogoz hasi dugu, baina dibertimendurako tarteak ere beharrezkoak dira, ezta? Hori dela eta, ospakizun bereziren bat (uda amaierako festa, familiako bazkaria, urtebetetze festa...) antolatzen ari zarete. Ospakizun horretan, gainera, lehiaketa moduko bat egitea pentsatu duzue. Erabaki nor gonbidatu nahi duzuen eta bidali gonbidapen bana.
 
- Idazlanaren luzera: 100 hitz.

- Edukiari dagokionez, bertan azaldu beharrekoak: 
  • Festa edo ospakizunerako prestatu duzuen programa (labur).
  • Lehiaketaren nondik norakoak: lehiaketa mota, saria, epaimahaia...
  • Gonbidatuek bertara eraman beharrekoa.
- Eman beharreko urratsak:
  • Idazlanaren zirriborroa prestatu.
  • Idatzitakoa berrirakurri eta behar diren aldaketa edo hobekuntzak gehitu.
Oharra: ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta izen-abizenak eta gela idaztea.

IDAZMENA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK (DBH1-2)

Beheko taula honetan dituzue ikasturtean zehar egingo ditugun idazlanak ebaluatzerakoan kontuan izango ditugun irizpideak.





** DBH2ko ikasleek bakarrik kontuan hartu beharrekoa. 

2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

MINTZAMENA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK (DBH1-2)

Beheko taula honetan dituzue ikasturtean zehar egingo ditugun ahozko aurkezpenak ebaluatzeko orduan kontuan izango ditugun irizpideak.