IDAZMENA
Uda
bukatzear da eta ikasturte berria lanerako gogoz hasi dugu, baina
dibertimendurako tarteak ere beharrezkoak dira, ezta? Hori dela eta,
ospakizun bereziren bat (uda amaierako festa, familiako
bazkaria, urtebetetze festa...) antolatzen ari zarete.
Ospakizun horretan, gainera,
lehiaketa moduko bat egitea pentsatu duzue. Erabaki nor
gonbidatu nahi duzuen eta bidali gonbidapen bana.
-
Idazlanaren luzera: 100 hitz.
-
Edukiari dagokionez, bertan azaldu beharrekoak:
- Festa edo ospakizunerako prestatu duzuen programa (labur).
- Lehiaketaren nondik norakoak: lehiaketa mota, saria, epaimahaia...
- Gonbidatuek bertara eraman beharrekoa.
- Eman
beharreko urratsak:
- Idazlanaren zirriborroa prestatu.
- Idatzitakoa
berrirakurri eta behar diren aldaketa edo hobekuntzak
gehitu.
Oharra:
ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta izen-abizenak eta
gela idaztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina