Aztertu ondoko irudia. Zer ikus daiteke bertan? Non ateratakoa ote da? Horixe bera azaltzea izango da zure lana. Argazki hau mundu mailako argazki lehiaketa batean saritua izan da eta horren berri ematea egokitu zaizu ikastetxeko aldizkarian. Zer erakutsi edo ezagutarazi nahi izan du argazkilariak irudi honekin? Irudimena erabiliz, asmatu azalpen sinesgarri bat.
Idazlanaren luzera: 100 hitz.
Bertan azaldu beharrekoak:
- Argazkian azaltzen denaren deskribapen laburra, baina xahatasunik inportanteenak biltzen dituena.
- Irudiaren interpretazioa.
Urratsak:
- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu eskatutako baldintzak betetzen dituela.