- Ebaluazio bakoitzean bi azterketa egingo ditugu. Unitate guztiak gainditu behar dira. Azterketak gainditu ezean, ebaluazio horren errekuperazioa egin beharko da. Azterketak, idazlanak, ahozko aurkezpenak, etxerako lanak eta jarrera kontuan hartuko dira.
- Nahiz eta azterketa gaindituta izan, azterketako atal bakoitzean (ulermena, lexikoa, ortografia eta gramatika) ondo %40 ez badago, atal horren errekuperazioa egin beharko da hiruhilabetekoari dagozkion azterketak bukatu ondoren. Hala ere, ikasleari buletinean dagokion nota bermatuko zaio.
- Gainditutako azterketako atal bakoitzean %40ra iristen ez bada, azterketako goiko aldean gainditu gabeko atalaren izena jarriko dugu eta ez diogu ikasleari azken notaren berri emango gainditu gabe daukaten atala errekuperatu arte.
- Hiruhilabeteko bakoitzari dagokion literatur liburua ikasleak ez badu irakurtzen, ikasleak buletinean suspentsoa eramango du. Suspentso hori errekuperatzeko, liburuaren azterketa egin beharko du eta, errekuperazioa denez, bostekoa izango da atera dezakeen notarik altuena.
- Lanak irakasleari ematea edo liburuak irakurtzea ezinbestekoa da ebaluazioa gainditzeko.
- Lan bat irakasleari epez kanpo emateagatik lan horren puntuazioa jaitsiko zaio, egun bakoitzagatik puntu bat, gehienez astebeteko epea edukiko du ekartzeko, bestela errekuperaziorako geldituko zaio.
Honela
ebaluatuko dugu: Azterketek (kontzeptuak eta prozedurak) gutxienez
%60ko balioa izango dute eta idazlanek, ahozko aurkezpenek, liburuak,
koadernoak eta jarrerak gehienez %40.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu