2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

BAZEN BEHIN... (DBH2)


MINTZAMENA
Oraingo honetan ipuin baten kontaketa egin eta grabatu beharko duzue: M. Lekuonak bildutako ANIMALIA ETA LANDAREAK HIZKETAN ipuin herrikoia.


Urratsak:

- Gogoratu klasean ipuinen ahozko ezaugarrien inguruan esandakoak.


- Kontuan izan ahots gora irakurtzeko kontrol zerrenda.


- Ipuina hainbat bider irakurri eta barneratu.


- Entseatu: grabatu, entzun eta zuzendu zeure burua.


- Mugikorreko ahotsa grabatzeko aukera edo argazki kamara digitala erabiliz elkarrizketa grabatu.




GU ERE KAZETARI! (DBH1)

MINTZAMENA

Gabonetako oporretan euskaraz ondo moldatzen den norbait elkarrizketatuko duzue. Aitona edo amona bada eta euskalkian hitz egiten badu, hobe. Bestela, interesgarria den zerbait kontatzeko duen edonor izan daiteke.


 Urratsak:

- Galderak prestatzeko kontrol zerrenda ondo irakurri.

- Elkarrizketaren zirriborroa bete: sarrera, gorputza (lau azpigai eta bakoitzaren barruan bina galdera) eta amaiera.

- Mugikorreko ahotsa grabatzeko aukera edo argazki kamara digitala erabiliz elkarrizketa grabatu

- Ez ahaztu elkarrizketatuari argazkia ateratzea.


** OHARRA: Hau guztia egiteko klasean banatutako txostenera jo. Txostena Driven ere aurkituko duzue, "Nirekin partekatutakoak" atalean.

Elkarrizketaren luzera: 2 eta 3 minutu artean. 
Noizko? Urtarrilaren 8rako.
  
Hemen dituzue, eredu gisa, klasean aztertu ditugun bi elkarrizketak: 

1. elkarrizketa: Roxita Azurzari elkarrizketa.

2. elkarrizketa: Lauiazetako atezainari elkarrizketa
 
 

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

IKASKIDEARI GABONETAKO GUTUNA (DBH1)

IDAZMENA

Gabonak gainean ditugula eta, zuen ikaskide bati gutuna idatziko diozue urte berria zoriondu eta gabonetako oporretarako dituzun planen berri emateko. Zuzenketa lana egin ondoren, irakasleak jaso, zozketaz gutun bakoitzari hartzaile bat egokitu eta postaz bidaliko ditu. Ea norena jasotzen duzuen? 




Idazlanaren luzera: 100 hitz.
Gutunaren mamian azaldu beharrekoak: 


- Oporrak hartzeko egun gutxi falta direla, nola sentitzen zaren: oporretarako dituzun espektatibak.
- Gabonetan zer egingo duzun. Ez "enrollatu", bereziena bakarrik kontatu. 
- Urte berria zoriondu.

 Urratsak:

- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu eskatutako baldintzak betetzen dituela.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

IDAZ (DBH1): Medikuarenean

BiƱetak aztertu ondoren, idatzi bertan kontatzen den istorioa.


Ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta idatzitakoa birpasatzea. 

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

GRAMATIKA: BALDINTZA (DBH2)

Baldintzazko adizkiekin trebatzeko euskaljakintza.com webgunera jo dezakezue. Hemen duzue esteka: 

https://sites.google.com/site/euskaladitza/ariketak-baldintza

Kontuan hartu taulan "oraina" dioenean guk baldintza "hipotetikoa" dioguna esan nahi duela; eta "lehen" dioenean, "irreala".

Animo!

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ZER IKUSTEN DUZU ZUK HEMEN? (DBH1-2)

IDAZMENA

Aztertu ondoko irudia. Zer ikus daiteke bertan? Non ateratakoa ote da? 

Horixe bera azaltzea izango da zure lana. Argazki hau mundu mailako argazki lehiaketa batean saritua izan da eta horren berri ematea egokitu zaizu ikastetxeko aldizkarian. Zer erakutsi edo ezagutarazi nahi izan du argazkilariak irudi honekin? Irudimena erabiliz, asmatu azalpen sinesgarri bat.

Idazlanaren luzera: 100 hitz.

Bertan azaldu beharrekoak: 

- Argazkian azaltzen denaren deskribapen laburra, baina xahatasunik inportanteenak biltzen dituena.
- Irudiaren interpretazioa.

Urratsak: 

- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu eskatutako baldintzak betetzen dituela.



2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

BERRESKURAPEN SISTEMA (DBH1-2)

KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK (DBH1-2)



  • Ebaluazio bakoitzean bi azterketa egingo ditugu. Unitate guztiak gainditu behar dira. Azterketak gainditu ezean, ebaluazio horren errekuperazioa egin beharko da. Azterketak, idazlanak, ahozko aurkezpenak, etxerako lanak eta jarrera kontuan hartuko dira.
  • Nahiz eta azterketa gaindituta izan, azterketako atal bakoitzean (ulermena, lexikoa, ortografia eta gramatika) ondo %40 ez badago, atal horren errekuperazioa egin beharko da hiruhilabetekoari dagozkion azterketak bukatu ondoren. Hala ere, ikasleari buletinean dagokion nota bermatuko zaio.
  • Gainditutako azterketako atal bakoitzean %40ra iristen ez bada, azterketako goiko aldean gainditu gabeko atalaren izena jarriko dugu eta ez diogu ikasleari azken notaren berri emango gainditu gabe daukaten atala errekuperatu arte.
  • Hiruhilabeteko bakoitzari dagokion literatur liburua ikasleak ez badu irakurtzen, ikasleak buletinean suspentsoa eramango du. Suspentso hori errekuperatzeko, liburuaren azterketa egin beharko du eta, errekuperazioa denez, bostekoa izango da atera dezakeen notarik altuena.
  • Lanak irakasleari ematea edo liburuak irakurtzea ezinbestekoa da ebaluazioa gainditzeko.
  • Lan bat irakasleari epez kanpo emateagatik lan horren puntuazioa jaitsiko zaio, egun bakoitzagatik puntu bat, gehienez astebeteko epea edukiko du ekartzeko, bestela errekuperaziorako geldituko zaio.

Honela ebaluatuko dugu: Azterketek (kontzeptuak eta prozedurak) gutxienez %60ko balioa izango dute eta idazlanek, ahozko aurkezpenek, liburuak, koadernoak eta jarrerak gehienez %40.

2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

A ZER NOLAKO ALDAKETA! (DBH2)


IDAZMENA

Oroitzen al duzu iaz ikastetxera etorri zineneko lehen eguna? Urduritasuna, zirrara, kezkak, beldurrak... Ziur zuk ere halakoak sentituko zenituela.

Ikasturte honetan, berriz, DBHko 2. maila egiten ari zara eta dagoeneko asko dakizu hainbat gairi buruz. Hori dela eta, DBHko 1. mailako ikasleei gutuna idazteko eskatuko dizuegu, DBHn egotea nolakoa den kontatzeko.

- Idazlanaren luzera: 120 hitz.

- Bertan azaldu beharrekoak:
    • Zenbat ikasle dauden ikastetxean gutxi-gorabehera.
    • Ikasgaiak (zenbat, irakasle kopurua, zailtasun maila...)
    • Ordutegia (sartzeko ordua, ordutegi jarraia/ zatitua noiz, saio kopurua...)
    • LHren eta DBHren arteko ezberdintasunak.
    • Ikastetxeko espazio bereziak (liburutegia, jantokia, jolastokia, laborategia...)

- Eman beharreko urratsak:
  • Idazlanaren zirriborroa prestatu.
  • Idatzitakoa berrirakurri eta behar diren aldaketa edo hobekuntzak gehitu.
Oharra: ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta izen-abizenak eta gela idaztea.



GONBIDATUTA ZAUDETE! (DBH1)


IDAZMENA

Uda bukatzear da eta ikasturte berria lanerako gogoz hasi dugu, baina dibertimendurako tarteak ere beharrezkoak dira, ezta? Hori dela eta, ospakizun bereziren bat (uda amaierako festa, familiako bazkaria, urtebetetze festa...) antolatzen ari zarete. Ospakizun horretan, gainera, lehiaketa moduko bat egitea pentsatu duzue. Erabaki nor gonbidatu nahi duzuen eta bidali gonbidapen bana.
 
- Idazlanaren luzera: 100 hitz.

- Edukiari dagokionez, bertan azaldu beharrekoak: 
  • Festa edo ospakizunerako prestatu duzuen programa (labur).
  • Lehiaketaren nondik norakoak: lehiaketa mota, saria, epaimahaia...
  • Gonbidatuek bertara eraman beharrekoa.
- Eman beharreko urratsak:
  • Idazlanaren zirriborroa prestatu.
  • Idatzitakoa berrirakurri eta behar diren aldaketa edo hobekuntzak gehitu.
Oharra: ez ahaztu ebaluazio irizpideak kontuan hartu eta izen-abizenak eta gela idaztea.

IDAZMENA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK (DBH1-2)

Beheko taula honetan dituzue ikasturtean zehar egingo ditugun idazlanak ebaluatzerakoan kontuan izango ditugun irizpideak.





** DBH2ko ikasleek bakarrik kontuan hartu beharrekoa.