2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

IDAZMENA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK (DBH1-2)

Beheko taula honetan dituzue ikasturtean zehar egingo ditugun idazlanak ebaluatzerakoan kontuan izango ditugun irizpideak.





** DBH2ko ikasleek bakarrik kontuan hartu beharrekoa. 

3 iruzkin:

  1. Marrazki lehiaketako irabazlearen marrazkia



    Aurtengo mundu mailako argazki lehiaketan motxilak erakusten dituen argazki hau izan da saritua. Argazkilaria Jhon Stonen da eta Amerikakoa da; Californiakoa.

    Motxilak ikusten dira argazki honetan. Zaharrak ematen dituzte, orden batean kokatuta daude. Motxilak kolore ilunak dituzte, marrazkiekin, adibidez Simpson edo Bob Esponja... Motxilak, gauza tristeak adierazten ditu, honekin du zerikusia: motxila horien jabeak pobreak direla, eta ez dutela dirurik motxila berriak erosteko.

    Argazkia Afrikako herri batean aterata dago, duela hilabete batzuk. Ikasleak ikastolatik ateratzean motxilak plaza batean elkartu zituen argazkilariak eta argazkia atera zuten. Hasieran ikasleak ez zeuden ados argazkia ateratzearekin baina zertarako atera nahi zuen azaldu zuen eta orduan ideiaz aldatu zuten. Azkenean ideiarekin oso pozik joan ziren.

    Argazkilariak Afrikako pobrezia adierazi nahi zuen argazki honetan.


    Lide Villar, 2.C

    ErantzunEzabatu
  2. Motxila piloaren mezua

    Aurtengo mundu mailako argazki lehiaketa motxila piloa erakusten dituen argazkiak irabazi du. Gizon australiar batek irabazi du aurtengo saria.
    Epaileak hau aukeratu du mezu interesgarria duelako. Argazkiaren egileak harro dio gizartea irudikatzen duela; hau esan du zehazki saria jasotzen zuen bitartean: “gizartea irudikatzen du, gizartearen arazoa”.

    Argazki honetan, zehazki, kolore, forma eta tamaina askoko motxila piloa ageri dira. Argazkia modu hauetan ikus daiteke: bertikalki edo horizontalki pilatuta daudela.

    Argazkilariak honekin adierazi nahi izan du munduan “mailaketa” sistema bat dagoela. Goiko motxilak pertsona dirudunak edo boteretsuak irudikatzen ditu eta beheko motxilak pobre edo politikoki ahulak. Gaineko motxilak azpikoak zapaltzen ditu gizartean bezala. Guk egoera bat (motxila ikuspegi bat) lortu behar dugu: motxilen irudi horizontala. Hu da, denak egoera eta eskubide berdinak edukitzea. Motxila guztiak lurrean, maila berean lerrokatuak egotea.

    Nerea Mangas, 2.C

    ErantzunEzabatu
  3. MOTXILA HAUEK DARAMATEN ESFORTZUA

    Aurtengo mundu mailako lehiaketan 2000 motxila erakusten dituen argazki hau izan da saritua.

    Argazkian ikusi daitekeen bezala, motxila zahar pilo bat agertzen da eta denak desordenatuak, edozein modura botata.

    Argazkilariak Afrikako eskola batean ateratakoa da. Jakingo duzuenez, Afrikan haur gutxik dute eskolara joateko aukera, beraientzat pribilegioa da. Askok, gainera, bidaia oso luzeak egin behar dituzte bertara iristeko. Esate baterako, batzuk 25 kilometro egin behar dituzte egunero eskolara iristeko. Zenbait ume zaldian joaten dira; beste batzuk oinez. Badira, baita ere, gurpildun aulkian joan behar dutenak.

    Esan bezala, argazkilariak 2000 motxilei argazki bat atera die Afrikan umeek eskolara joateko egin behar duten ahalegina irudikatzeko, egunero zerbait ikasteko.


    Aitziber Barroso, 2.C

    ErantzunEzabatu