
Horixe bera azaltzea izango da zure lana. Argazki hau mundu mailako argazki lehiaketa batean saritua izan da eta horren berri ematea egokitu zaizu ikastetxeko aldizkarian. Zer erakutsi edo ezagutarazi nahi izan du argazkilariak irudi honekin? Irudimena erabiliz, asmatu azalpen sinesgarri bat.
Idazlanaren luzera: 100 hitz.
Bertan azaldu beharrekoak:
- Argazkian azaltzen denaren deskribapen laburra, baina xahatasunik inportanteenak biltzen dituena.
- Irudiaren interpretazioa.
Urratsak:
- Bildu orri batean burura datozkizun ideiak eta aukeratu erabiliko dituzunak.
- Ebaluazio irizpideak ahaztu gabe, egizu testuaren eskematxo bat.
- Testua idatzi.
- Birpasatu idatzitakoa. Hobekuntzak egin eta ziurtatu eskatutako baldintzak betetzen dituela.
MOTXILA HAUEK DARAMATEN ESFORTZUA
ErantzunEzabatuAurtengo mundu mailako lehiaketan 2000 motxila erakusten dituen argazki hau izan da saritua.
Argazkian ikusi daitekeen bezala, motxila zahar pilo bat agertzen da eta denak desordenatuak, edozein modura botata.
Argazkilariak Afrikako eskola batean ateratakoa da. Jakingo duzuenez, Afrikan haur gutxik dute eskolara joateko aukera, beraientzat pribilegioa da. Askok, gainera, bidaia oso luzeak egin behar dituzte bertara iristeko. Esate baterako, batzuk 25 kilometro egin behar dituzte egunero eskolara iristeko. Zenbait ume zaldian joaten dira; beste batzuk oinez. Badira, baita ere, gurpildun aulkian joan behar dutenak.
Esan bezala, argazkilariak 2000 motxilei argazki bat atera die Afrikan umeek eskolara joateko egin behar duten ahalegina irudikatzeko, egunero zerbait ikasteko.
Aitziber Barroso, 2.C
Marrazki lehiaketako irabazlearen marrazkia
ErantzunEzabatuAurtengo mundu mailako argazki lehiaketan motxilak erakusten dituen argazki hau izan da saritua. Argazkilaria Jhon Stonen da eta Amerikakoa da; Californiakoa.
Motxilak ikusten dira argazki honetan. Zaharrak ematen dituzte, orden batean kokatuta daude. Motxilak kolore ilunak dituzte, marrazkiekin, adibidez Simpson edo Bob Esponja... Motxilak, gauza tristeak adierazten ditu, honekin du zerikusia: motxila horien jabeak pobreak direla, eta ez dutela dirurik motxila berriak erosteko.
Argazkia Afrikako herri batean aterata dago, duela hilabete batzuk. Ikasleak ikastolatik ateratzean motxilak plaza batean elkartu zituen argazkilariak eta argazkia atera zuten. Hasieran ikasleak ez zeuden ados argazkia ateratzearekin baina zertarako atera nahi zuen azaldu zuen eta orduan ideiaz aldatu zuten. Azkenean ideiarekin oso pozik joan ziren.
Argazkilariak Afrikako pobrezia adierazi nahi zuen argazki honetan.
Lide Villar, 2.C